Pasealeku Berria ibilgailuentzat itxita egongo da igandera arte
Pasealeku Berria itxita dago ibilgailuentzat astelehen honetatik igandera arte, Kontxako estropaden lehen jardunaldia dela eta. Baimendutako ibilgailuak bakarrik igaro ahal izango dira. Aurrerago, hilaren 10ean eta 11n itxiko da berriro, arraun lehiaketaren bigarren eta azken jardunaldia dela eta. Kasu honetan, itxiera larunbateko 21:00etan hasiko da eta igandeko 16:00etan amaituko da.
Pasealeku Berriko bidegorria ere itxita egongo da irailaren 4an eta 11n.
Bestalde, bulebarrean ere debekatuta egongo da trafikoa asteazken honetan, 18:30etik 19:30era, Bretxako batailaren irudikapen historikoa dela eta, abuztuaren 31ko ospakizunen barruan. Bulebarra ixteak, beste batzuetan bezala, autobus-geltokiak aldatzea ekarriko du, eta ohiko lekuetara eramango dira.