Kontxan ezingo dira erabili traineruen nabigazioa bizkortzen duten pegatinak
Donostiak Festakek ebazpen bat plazaratu zuen atzo, debeku baten berri emateko. Kontxako sailkatze estropadetan eta hurrengo bi igandetan ezingo da Bionic Surface Technology enpresako Riblets izeneko materiala edo antzekoa erabili.
Azken egunotan arraunean sorturiko polemikari emandako erantzuna da. Izan ere, Eusko Label ligako bi traineruk nabigazioa bizkortzen duen pegatina bat erabili zuten iragan asteburuan, Galiziako estropadetan. Berria egunkariak argitaratu duenez, Urdaibai eta Hondarribia dira pegatina hori erabili duten traineruak. Horrekin batera, polemikaren inguruko xehetasun gehiago eman dituzte.
Kontxako Banderaren antolakuntzak akordio bat lortu zuen aipaturiko materiala zuten bi klubekin, eta ez dute erabiliko Kontxako estropadetan. Dena dela, traineruren batek pegatina hori erabiltzen badu, zigorra jasoko du.