Wes Anderson omenduko du Donosskino jaialdiak

Donosskinok, Donostiako Film Laburren Festibalak, bere seigarren atalean, Texasko Wes Anderson zuzendariari omenaldia egingo dio Hotel Chevalier film laburra eta The Darjeeling Limited (2007) filma proiektatzen. Jaialdia urriaren 4tik 8ra bitartean izango da eta Andersonen laburmetraia eta filmaren proiekzioarekin hasiko da Principe zineman. The Darjeeling Limited tren batean gertatzen den road movie bat da. Bertan, elkarrengandik urrun bizi diren eta Indian berriz elkartu nahi diren hiru anaia estatubatuarren istorioa kontatzen da, Francis Whitman (Owen Wilson), Peter Whitman (Adrien Brody) eta Jack Whitman (Jason Schwartzman).
Hotel Chevalier laburmetraiak berriz, hasiera batean ez zuen Whitman anaien istorioarekin inolako loturarik, baina azkenean The Darjeeling Limited lanaren sarrera bihurtu zen. Jack Whitman (Jason Schwartzman) film laburraren pertsonaia nagusia bihurtu zen Natalie Portmanekin batera. Istorioak Parisko hoteleko gela bat du eszenatoki bezala, eta elkarrengandik urrunduta dagoen bikote baten topaketa mingarria erakusten da. Hotel Chevalier-ez gain, beste 21 laburmetrai eskainiko ditu Donosskinokek ShortZinema sailan.