Donostia Arraun Lagunak izan da azkarrena
Kontxako Banderako emakumezkoen sailkatze estropada egin dute, eta Donostia Arraun Lagunak izan da trainerurik azkarrena erlojupekoan, 10:46.36 minutuko denbora eginda. Ziabogan ere azkarrenak izan dira donostiarrak (5:29.44), eta bukaerara arte indartsu aritu dira, lehenengo postuan bukatzeko. Orioren aurretik geratu izanak konfiantza eman dio taldeari.
Sailkatu diren gainerako sei ontziak hauek dira: Orio, Tolosaldea, Hibaika, Cabo, Hondarribia eta Chapela. Txanden zozketari dagokionez, Donostia Arraun Lagunak eta Donostiarra –ez du kanporaketarik jokatzen– bigarren txandan ariko dira Orio eta Chapelarekin batera. Lehen txandan, berriz, Hibaika, Tolosaldea, Cabo eta Chapela taldeek egingo dute arrauna.
Hona hemen emakumezkoen sailkatze estropadako sailkapen orokorra:
- Donostia Arraun Lagunak 10:46.36
- Orio 10:50.46
- Tolosaldea 10:57.88
- Hibaika 11:09.46
- Cabo 11:10.70
- Hondarribia 11:11.74
- Chapela 11:17.32
- Ondarroa 11:25.36
- Zarautz 11:26.44
- Deustu 11:27.24
- Zumaia 11:31.18
- Tiran 11:33.44
- Mugardos 11:37.70
- Hernani 11:43.88
- Rianxo 11:45.06
- Castropol 12:01.26
- Castro 12:20.60
- Perillo 12:27.34
- Portugalete 12:38.44
Gogoratu behar da Donostia Arraun Lagunakek Kontxako Bandera irabazi zuela iaz, bere historian estreinakoz. Orduan ere, sailkatze estropadako onena izan zen, aurten gertatu den moduan. Gainera, traineru donostiar batek bandera irabazten zuen lehenengo aldia izan zen, 1950etik; Esperanza elkarteak irabazi zuen orduan.