Realak Bayern Munichen kontra jokatuko du Txapeldunen Ligako atarikoa
Arerio zaila egokitu zaio Realari estreinako Txapeldunen Ligako atariko kanporaketan. Txuri-urdinak Bayern Munich alemaniarren kontra ariko dira. Joaneko neurketa etxean jokatuko dute irailaren 20an edo 21ean, eta itzulerakoa Alemanian irailaren 27an edo 28an. Kanporaketa gaindituz gero multzo fasera sailkatuko da Reala.
Alemaniako ligan bigarren geratu zen pasa den sasoian Bayern Munich. Aldiz, duela bi urte liga irabazi zuten. Txapeldunen Ligan esperientzia dute alemaniarrek. 2019-2020 sasoian Lyonek kanporatu zuen final-laurdenetan, 2020-2021 sasoian Chelseak finalerdietan eta pasa den denboraldiak PSG-k final-laurdenetan.