Easo kaleko Goldarazena estankoak 110 urte bete ditu
Easo kaleko Goldarazena estankoak 110 urte beteko ditu larunbatean. Hasieran, Amara kalean kokatu bazen ere, ondoren Easo kaleko 57. zenbakira aldatu zen, eta azken 91 urteetan 49. zenbakian egon da. Iosu Duo jabearen arabera, urteurrena ospatzeko tabako dendari “etorkizun oparoa” emango dioten aldaketak egin dituzte: ondoko lokala erosi du, espazioaren bikoitza baino gehiago handituz.
1912an Francisca Goldarazenak sortu zuenetik, Maria Josefa Goldarazenak, Jose Luis Duo Goldarazenak eta orain Iosu Duo Almandoz Goldarazenak zuzendu dute negozioa, Goldarazena abizenaren laugarren belaunaldiari lekua eginez.
Duok jakinarazi du ospakizuna aprobetxatu nahi dutela instituzioek saltoki handiak, kate multinazionalak eta azpiegitura zentralizatzaileak lehenesten ari direla azpimarratzeko.