Aitzole Aranetak ukatu egin du Haizea Garai jazarri izana
Elkarrekin Donostia udal taldeko Ezker Anitza alderdiko Haizea Garai zinegotziak dimisioa eman zuen ostiralean, baita salatu ere taldeko bozeramaile eta Ahal Dugu alderdiko kide Aitzole Aranetak “hitzez eta fisikoki” jazarri duela hainbatetan. Aranetak, aldiz, ukatu egin ditu akusazioak, Twitter sare sozialean argitaratutako mezu baten bidez.
Dioenez, ez daki zergatik eman duen dimisioa Garaik, baina bere erabakia “errespetatzen” du. Aldiz, “gezurtatu” egin ditu haren aurkako “salaketa larriak”, eta iragarri du “zuzenketa” eskatuko duela. “Difamazio hau bertan behera uzteko neurri egokiak ere hartuko ditut”, gaineratu du.