"Datorren astean zerotik hasi beharko gara"
Sailkatze estropadan azkarrena izan bazen ere, Donostia Arraun Lagunakek ezin izan du Orio gainditu Kontxako Banderako emakumezkoen lehenengo jardunaldian: 2.16 segundoko aldea atera diete oriotarrek donostiarrei.
Horrela ere, iazko balentria errepikatu nahi dute Donostia Arraun Lagunakekoek, bandera etxean gera dadin, eta datorren astean “zerotik” hasiko direla nabarmendu du Andrea Astudillo patroiak, Oriok daukan alde horri buelta emateko.