Donostia Arraun Lagunakek bi segundoko desabantaila gainditu beharko du
Oriok irabazi du emakumezkoen Kontxako lehen jardunaldia. Donostiarra hirugarren izan da bigarren txandan, eta, orokorrean, laugarren onenak izan dira.
Emakumezkoen Kontxako Banderako lehen jardunaldia bizia eta lehiatua izan da. Donostiako bi ordezkariak bigarren txandan aritu dira, eta ez dute lortu Orio irabazlea gainditzea. Hain zuzen ere, estropada Orio eta Donostia Arraun Lagunak traineruen arteko dema izan da. Oriotarrak, lehen kaletik, aurretik jarri dira lehen luzean, eta ziabogara aurretik iritsi dira. Segundo bat gehiago behar izan du Donostia Arraun Lagunakek ziaboga egiteko. Donostiarrak, berriz, zazpi segundo gehiago. Bigarren luzean, pultsua mantendu dute Oriok eta Donostia Arraun Lagunakek, baina helmugara bitarte atzetik izan dira donostiarrak.
Datorren igandean, ohorezko txandan ariko dira Donostia Arraun Lagunak eta Donostiarra, Orio eta Hondarribiarekin batera. Aldiz, lehen txandan gainerako lau ontziek parte hartuko dute: Tolosaldea, Hibaika, Cabo eta Chapela.
Hona hemen emakumezkoen lehen jardunaldiko denborak:
- Orio 10:37.52
- Donostia Arraun Lagunak 10:39.68 (+2.16)
- Hondarribia 10:50.47 (+12.98)
- Donostiarra 10:50.82 (+13.30)
- Tolosaldea 10:52.83 (+15.31)
- Hibaika 10:57.91 (+20.39)
- Cabo 10:59.65 (+22.13)
- Chapela 11:15.18 (+37.66)