Donostiarra ohorezko txandan ariko da, lehen jardunaldian maila ona emanda
Urdaibaik irabazi du gizonezkoen Kontxako lehen jardunaldia, bigarren luze ikaragarria eginda. Zazpi segundoko errenta hartu dute bizkaitarrek.
Eusko Label ligako hiru onenek euren hautagaitza berretsi dute Kontxako Banderaren lehen jardunaldian. Urdaibaik sekulako estropada eginda gainditu du Donostiarra bigarren txandan. Horrela ere, Torrekua II traineruak egin du denborarik onena ziabogan. Dena dela, helmugan zazpi segundo luzeko tartea lortu dute bizkaitarrek. Bi txandan aintzat hartuta, Donostiarrak hirugarren tokian bukatu du. Hondarribia izan da bigarren, lehen txandako irabazlea.
Hurrengo igandean, Donostiarra ohorezko txandan izango da Urdaibai, Hondarribia eta Getaria traineruekin batera. Lehen txandan, berriz, beste lau ontzi hauek ariko dira: Orio, Zierbena, Kaiku eta Ondarroa.
Hona hemen gizonezkoen lehen jardunaldiko denborak:
- Urdaibai 19:21.56
- Hondarribia 19:29.20 (+7.64)
- Donostiarra 19:29.26 (+7.70)
- Getaria 19:44.98 (+23.42)
- Orio 19:50.58 (+29.02)
- Zierbena 19:58.40 (+36.84)
- Kaiku 20:18.30 (+56.74)
- Ondarroa 20:25.14 (+1:03.58)