"Estropada oso gogorra izango da hurrengo astekoa"
Ondo hasi du Donostiarrak Kontxako Banderako lehenengo jardunaldiko bigarren txanda, ziabogan denborarik onena eginez. Ordea, bigarren luze izugarria egin du Urdaibaik, eta aurrea hartu die donostiarrei, baita helmugan 7.70 segundoko aldea atera ere.
Azkenean, sailkapen orokorrean hirugarren amaitu du Donostiarrak, eta ohorezko txandan izango da datorren astean, Urdaibairekin, Hondarribiarekin eta Getariarekin batera. Banderaren bila joango dira Donostiarrako mutilak, nahiz eta Iker Imaz arraunlariak aitortu duen moduan, ez den erraza izango: “Estropada oso gogorra izango da hurrengo astekoa”.