"Helburua ohorezko txandan sartzea zen"
Hirugarren postua eskuratu du Donostiarrak Kontxako Banderako lehenengo jardunaldiko bigarren txandan, eta laugarrena sailkapen orokorrean, 10:50.82 minutuko denbora eginda. Urrun ditu, ordea, Orio liderra (13.30 segundora) eta Donostia Arraun Lagunak bigarren sailkatua (11.14 segundora). Ezusterik ezean, bi traineru horietako batek irabaziko du aurtengo Kontxako Bandera, hurrengo igandean.
Hala ere, Donostiarra ohorezko txandan izango da, Donostia Arraun Lagunakekin, Oriorekin eta Hondarribiarekin batera. Nerea Perez patroiak nabarmendu duenez, hori zen euren helburua, eta, beraz, ontzat eman du egindakoa.