Kontxako Banderaren lehenengo igandea, iruditan
Orio izan da onena Kontxako Banderako emakumezkoen lehenengo jardunaldian, eta Urdaibai gizonezkoenetan. Traineru donostiarrei dagokienez, emakumeen kategorian, Donostia Arraun Lagunak bigarren izan da, Orio baino bi segundo eskas beranduago helmugaratuta, eta Donostiarra laugarren. Gizonezkoen kategorian, aldiz, Donostiarra hirugarren izan da, eta Urdaibaik zazpi segundoko aldea atera dio. Traineru donostiar guztiak ohorezko txandan izango dira datorren igandean.
Azken bi urteotan Kontxako Banderaz behar bezala gozatu ezinik egon ostean, arraun zaleek goraino bete dituzte aurten berriz ere Pasealeku Berria, Urgull mendia, Kontxako hondartza eta Parte Zaharra, giro ederrean.
Joseba Parron San Sebastian argazkilariak 2022ko Kontxako Banderaren lehenengo igandeko irudi bilduma osatu du: