70. Zinemaldiko programazioa osoa kontsultatu daiteke
Hilaren 16tik 24ra izango da 70. Donostiako Zinemaldia, eta gaurtik programazioa osoa kontsultatu daiteke jaialdiaren webgunean. Juliette Binoche aktore frantziarra da aurtengo kartelaren protagonista. Gainera, Donostia Saria jasoko du aurten Binochek.
Sarrerak, ordea, oraindik ezin dira eskuratu. Saio guztietarako sarreren salmenta mailaka egingo da Zinemaldi Plazako leihatiletan eta online Zinemaldiaren webgunean eta Kutxabanken web atarian. Hilaren 11n, 9:00etatik aurrera, irailaren 16, 17 eta 18ko salmenta. Hilaren 12an, 09:00etatik aurrera, irailaren 19, 20, 21 eta aurreko gainerako egunetako salmenta. Eta hilaren 13an, 09:00etatik aurrera, irailaren 22, 23, 24 eta aurreko gainerako egunetako salmenta. Hilaren 14tik aurrera, salmenta Zinemaldiko egun guztietarako izango da, online zein Zinemaldi Plazako leihatiletan. Gainerako zinematan, irailaren 16tik aurrera.