Itzulera jendetsua izan dute Txomiñeneko jaiek
Atzo bukatu ziren Txomiñeneko jaiak, eta auzotarrek behar bezala aprobetxatu dituzte. Hiru urteren ondoren, euren jaiak berreskuratzeko gogotsu zeuden, eta, horrela, jendetsuak izan dira antolaturiko jarduera asko. Lanberri auzo elkartekoak harrituta daude, ostiralean jende asko azalduko zelako auzora.
Zehazki, hilaren 2tik atzo arratsaldera bitarte ez zuten aspertzeko aukerarik izan: disko festa, trikipoteoa, kayak txangoa, afari herrikoia, Kantu Kolore eta Tsunami taldeen emanaldiak, argazki lehiaketa, haurrentzako puzgarria, mus txapelketa, bote eta toka txapelketak eta zezentsuzkoa, besteak beste. Adin tarte guztietako pertsonek parte hartu dute hiru egunetan.
Lanberriz auzo elkarteak hedabide honi helarazitako argazkiekin bilduma bat osatu dugu.