Dbizi zerbitzua Herrerara iritsiko da hilabetea bukatu baino lehen
Donostiako Udaleko Mugikortasun Sailak jakitera eman duenez, Dbizi sistemaren geltoki bat jarriko dute Herreran. Zehazki, topo geltokiaren albo batean jarriko dute alokairu bidezko zerbitzua eskaintzeko geltokia. Ekialdeko Barrutiaren eskaeretako bat zen, eta udal gobernuak Elkarrekin Donostiarekin egindako akordioari esker iritsiko da Dbizi Herrerara.
Dbizi zerbitzua abian jarri zenetik, badira auzo batzuk oraindik sistema hori erabiltzeko aukerarik ez dutenak. Esaterako, Altza eta Bidebieta. Herrerako geltoki honekin gabezia hori arintzea espero du Mugikortasun Sailak.