'Elkano Itsas Herria' egitasmoa jarduera ugarirekin iritsiko da Donostiara
Bihartik aurrera, eta larunbata arte, Elkano Itsas Herria egitasmoa Donostiako portuan izango da. Hirian izango diren ekitaldien artean, bihar, asteazkena, 19.00etan, Mixel Etxekopar Zuberoako musikariaren Ketariatik mundura nano pastoralaren estreinaldia nabarmentzen da. Elkano eta lehenengo mundu biraren inguruan Etxekoparrek berak idatzi eta argitaratu gabe dirauen pastoral baten formatu txikiko egokitzapena da.
Ketariatik mundura Elkano Itsas Herriaren egitarauaren baitan estreinatzeko egokitu da, eta honako hauek parte hartu dute: Ihitz Iriart, Maika Etxekopar eta Beñat Larrori aktoreek, Jkristian Galtxetaburu eta Mixel Etxekopar musikariek eta Nicole Lougarot laguntzaileak.
Euskal Itsas Museoan antzeztuko da eta sarrera librea izango du lekua bete arte. Ikuskizunak ordubete eta 50 minutuko iraupena du.
Hona hemen egitaraua osorik:
IRAILAK 7, ASTEAZKENA
18:30 Elkano Itsas Herriaren erakusketa irekiera eta Juanita Larando paratxaren harrera ekitaldia, portuan.
19:00 Ketariatik Mundura nano pastoralaren estreinaldia, Mitxel Etxekopar eta Nano Taldearekin (Ihitz Iriart, Maika Etxekopar, Beñat Larrori eta Kristian Galtxetaburu). Euskal Itsas Museoan, doako sarrera.
IRAILAK 8, OSTEGUNA
11:00-20:00 Erakusketa eta informazio puntua portuan.
19:30 Descubriendo los secretos de la navegacion en un patache del siglo XVIII solasaldia (gaztelaniaz), Xabier Agote Albaolako presidentearen eskutik. Izena ematea Euskal Itsas Museoan.
IRAILAK 9, OSTIRALA
11:00-20:00 Erakusketa eta informazio puntua portuan.
10:30 Haurrentzako astronomia tailerra, Aranzadi Zientzia Elkarteko astronomia saileko Virginia Garciaren eskutik. Portuan (eta eguraldi txarrarekin Euskal Itsas Museoan), doako sarrera.
IRAILAK 10, LARUNBATA
11:00-20:00 Erakusketa eta informazio puntua portuan.