Mujika eta Olarra Egiako presoentzako argazki bilduma osatzen ari dira
Egiako Sarek dinamika bat abiatu zuen uztailean, Ainhoa Mujika eta Jon Olarra auzoko euskal presoen egoera salatzeko, hogei urte baitaramatzate espetxean. Dinamika horren barruan, argazki bilduma osatzen ari dira, ondoren haiei bidaltzeko eta Plaza Haundin ikusgai jartzeko.
Horretarako, dinamikaren logoak eskuragai jarri dituzte auzoko hainbat tabernatan (besteak beste, Koskorrion eta Katan), eta auzoko bizilagunak logoekin argazkiak egiten ari dira, bildumarako. Irudiak ainhoaetajonetxera@gmail.com helbide elektronikora bidali behar dira, eta bidaltzeko epea igandean, hilaren 11n, amaituko da.