Musika eta dantza ikuskizunak kaian, Elkano Egunaren harira
Kresala dantza taldearen 'Amoria & Dolore' ikuskizuna. (Argazkia: Kresala dantza taldea) Juan Sebastian Elkano Getariako itsasgizonak munduari egindako lehen itzulia dela eta, Euskal Jaien programazioaren barruan, Donostiako portuan hainbat jarduera antolatu dituzte gaurko. 19:45ean eta 21:00etan, Easo abesbatzak emanaldia eskainiko du itsasontzi batetik. Horrez gain, 20:00etan, Amoria & Dolore Elkano lehen mundu bira dantza ikuskizuna egingo du Kresala dantza taldeak kaian, Aquarium parean.


