Autobus zerbitzu berezia jarriko dute Dantz jaialdirako
Irailaren 10ean, larunbata, Dbusek autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu Dantz musika jaialdia dela eta. Zehazki, zerbitzua eskainiko da jaialdira joaten diren pertsonak Miramongo Anfiteatrotik (Oriamendi pasealekua) Tabakalera ingurura eramateko. Zerbitzu hau doakoa izango da, ekitaldiaren antolatzaileek ordainduko baitute.
Miramongo Oriamendi-Pakea geltokitik Iparreko geltokirako irteerak 00:05etik 01:05era izango dira, hiru edo lau minutuko maiztasunarekin.
Halaber, Miramongo Anfiteatrora joateko, Dbusek ohiko zerbitzu hauek ditu:
Erdialde-Gros-Ategorrieta-Intxaurrondo Zaharretik: 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza linea, 30 minututik behin Oriamendi pasealekuraino. Altza-Larratxo-Txomin-Loiola-Erribera-Amaratik: 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza linea, 30 minututik behin Oriamendi pasealekuraino. Antiguatik eta Aietetik: 35-Antigua-Aiete-Ospitaleak linea, 30 minututik behin Oriamendi pasealekuraino. Grosetik, Erdialdetik eta Amaratik: 17-Gros-Amara-Miramon linea, 15 minututik behin Mikeletegi pasealekuraino eta Erdialdetik eta Amaratik: 28-Amara-Ospitaleak linea, 7-9 minututik behin Mikeletegi pasealekuraino.