Egiako Kapitaiñene kalea hobetzeko lanak hasi dituzte

Kapitaiñene kalea hobetzeko lanak hasi dituzte, Egia auzoan. Udalak jakinarazi duenez, areka konpondu, argiteria berritu eta galtzada espaloien mailara berdinduko dute. Lan horien kostua 55.327,52 eurokoa izango da, gutxi gorabehera.