Ehun bat pertsona bildu ditu Hegoak antolatutako bakeari buruzko ikastaroak
Irailaren 7an eta 8an Hegoa institutoak Egia jakiteko eskubidea, bakea eraikitzeko tresna gisa. Nazioarteko elkarrizketa, Kolonbiako esperientzian oinarrituta udako ikastaroa egin zen Donostian. Ikastaroak ehun bat pertsona bildu zituen, eta bertan, nazioarteko trantsiziozko justizian adituak, erakundeetako ordezkariak, gizarte-mugimenduetako kideak eta ikasleak izan ziren. Jose Antonio Rodriguez Ranz, Giza Eskubideen, Memoriaren eta Lankidetzaren sailburuordeak “Euskadik Kolonbiarekin duen konpromisoa” azaldu zuen, eta bakea bilatzeko biek duten helburu komuna: “Ez daude bi bake-prozesu berdin, baina batzuengandik eta besteengandik ikas daiteke”.
Ikastaro honetan Kolonbiako esperientzian adituak ziren hainbat pertsonek parte hartu zuten: Francisco de Roux, Carlos Martin Beristain, Alejandra Miller, Marta Ruiz Naranjo eta Lucia Gonzalez Duque, esate baterako. Francisco de Roux, Kolonbiako Egiaren Batzordeko lehendakariak, jendearen mina entzuteak egia argitzeko prozesuan izan zuen garrantzia adierazi zuen: “gure nortasunaren zati bat pasatu dugun sufrimendua da”. Ondoren, bakea lortzeko hainbat esperientzia jarri ziren eztabaidan. Alberto Hurtado Unibertsitateko (Txile) Elizabeth Lira Kornfeld-ek, memoria prozesuetan egiak duen paperaz eta Hego Konoko oroimen, justizia, eta konponketaz, ikuspegi psikosozial batetik, hitz egin zuen. Bestalde, New Yorkeko Unibertsitateko Giza Eskubideen eta Justizia Globalaren Zentroko Pablo de Greiffek, Kolonbiako eta Espainiako kasuen ikuspegi konparatua aurkeztu zuen. Euskal Herriaren kasua argitzeko, euskal esperientzia Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco Katedrako (UPV/EHU) Jon Mirena Landaren laguntza izan zuen.
Ikastaroa amaitzeko Kolonbiako Egiaren Batzordearen Azken Txostenaren koordinatzaileak hitz egin zuten: “Egia ondasun publikoa da, konfiantza eraikitzeko eta demokrazia eraikitzeko beharrezkoa dena”, adierazi zuen Lucia Gonzalez Duque mandatariak.“Txostena, aldatzeko, eraldatzeko aukera izugarria ematen digun unean iritsi zen. Herrialdearen bihotzaren zartada horren mezulariak gara”, gaineratu zuen Marta Ruiz Naranjo mandatariak.