Haurtxokoak eta Gaztelekuak irailaren 10ean zabalduko dira
Donostiako Udaleko Haurtxoko eta Gaztelekuak, udako oporrak eta gero, bihar, irailaren 10ean, larunbata, irekiko dira berriro. 5 eta 11 urteko haurrek eta 12 eta 17 urteko nerabeek jolas eta ekintza-eskaintza zabalaz gozatzeko aukera izango dute, auzoz auzo.
Haurtxokoen ordutegia asteartetik ostegunera eta larunbatetan 17:00etatik 19:20era izango da, eta ostiraletan 17:00etatik 19:50era.
Gaztelekuei dagokionean, Aiete, Altza, Bidebieta, Egia, Gros, Intxaurrondo eta Martuteneko gaztelekuen ordutegia 17:30etik 20:00etara izango da asteartetatik ostiraletara, eta 20:30era larunbatetan. Antiguakoa berriz, 18:30etik 20:30era izango da larunbateatn.
Amara Haurtxoko eta Gazteleku zerbitzuek aurrerago irekiko dituzte ateak, espazioaren egokitzapen lanak direla eta.
Adinari dagokionean, Haurtxokoetan HH5-LH5 ikasturteetan dauden haurrek parte hartu dezakete, 2012 eta 2017 urteen artean jaiotakoek, alegia. Antiguako Haurtxokoan berriz, 2012 eta 2015 urteen artean jaiotakoak.Gaztelekuetan berriz, LH6tik aurrerako nerabeek; hau da, 2005 eta 2011 urteen artean jaiotakoek.