Gertu ibili da Donostia Arraun Lagunak, baina bandera Oriora doa
Bukatu da emakumezkoen Kontxako Banderaren bigarren jardunaldia, eta lehia bizi baten ostean, Oriok irabazi du bandera.
Estropada guztian zehar lehenengo postuan egon dira oriotarrak, eta ziabogan bost segundo atera dizkio Donostiarrari eta sei Donostia Arraun Lagunaki. Bigarren luzean, aldiz, Donostia Arraun Lagunak oso indartsu aritu da, eta Oriorekin buruz buru lehiatu da azken metroetan.
Hamalau ehuneko atera dizkio azkenean Oriok Donostia Arraun Lagunaki, eta lehenengo jardunaldian atera zizkion 2.16 segundoak gehituta, 2.30 segundoko aldearekin astindu du bandera Oriok, hirugarren aldiz.
Donostiarrari dagokionez, hirugarren izan da ohorezko txandan, eta hamar segundo luzeko denbora atera dio Oriok. Bigarren jardunaldiko sailkapenean, aldiz, laugarren izan da, Tolosaldearen atzetik. Ordea, sailkapen orokorrean hirugarren postuan amaitu du, Donostia Arraun Lagunaken eta Orioren atzetik.
Bigarren jardunaldiko denborak:
- Orio 10:36.80
- Donostia Arraun Lagunak 10:36.94
- Tolosaldea 10:45.00
- Donostiarra 10:46.98
- Hondarribia 10:58.48
- Hibaika 10:58.50
- Cabo 11:02.94
- Chapela 11:06.56
Hona hemen Kontxako Banderaren sailkapen orokorra, bi jardunaldiak batuta:
- Orio 21:14.32
- Donostia Arraun Lagunak 21:16.62 (+2.30)
- Donostiarra 21:37.80 (+23.48)
- Tolosaldea 21:37.83 (+23.51)
- Hondarribia 21:48.95 (+34.63)
- Hibaika 21:56.41 (+42.09)
- Cabo 22:02.59 (+48.27)
- Chapela 22:21.74 (+1:07.42)