Donostiarra bigarren, eta bandera Bermeora
Kontxako Banderan lorturiko emaitzarik onena da Igor Makazagaren taldeak eskuratu duena. Estropada bikaina egin dute, baina bat hobeagoa izan da.
Bukatu da Kontxako Banderaren bigarren jardunaldia, eta Urdaibaik aise irabazi du estropada, baita bandera astindu ere. Lehenengo luzean buruz buru aritu dira Donostiarra eta Urdaibai, eta ziabogan etxeko taldea izan da azkarrena. Ordea, bizkaitarrek aurrea hartu diote Donostiarrari bigarren luzea hasi bezain laster, eta gero eta alde handiagoa ateratzen joan dira.
Azkenean, 8.34segundo atera dizkio Urdaibaik Donostiarrari, eta lehenengo jardunaldiko aldea gehituta (7.70), 16.04 segundoko aldearekin irabazi du bandera bizkaitarrek.
Bigarren jardunaldiko denborak:
- Urdaibai 19:35.92
- Donostiarra 19:44.26
- Hondarribia 19:58.76
- Zierbena 20:03.56
- Orio 20:04.48
- Kaiku 20:04.78
- Getaria 20:11.06
- Ondarroa 20:12.76
Hemen duzue sailkapen orokorra:
- Urdaibai 38:57.48
- Donostiarra 39:13.52 (+16.04)
- Hondarribia 39:27.96 (+30.48)
- Orio 39:55.06 (+57.58)
- Getaria 39:56.04 (+58.56)
- Zierbena 40:01.96 (+1:04.48)
- Kaiku 40:23.08 (+1:25.60)
- Ondarroa 40:37.90 (+1:40.42)