Kontxako Banderaren bigarren igandea, iruditan
Aurten bai, kolorez bete da Kontxako Bandera. Lehia ere bizia izan emakumezkoetan eta gizonezkoetan. Eta giroa? Beroa bezain paregabea.
Bandera bik baino ez dute astindu; Oriok nesketan eta Urdaibaik mutiletan. Donostiako hiru ordezkarian banderaren bila aritu dira, eta horietako bik oso gertu izan dute; Donostia Arraun Lagunakek emakumezkoetan, eta Donostiarrak gizonezkoetan. Aldiz, podiumean sartu da nesken Donostiarra.
Aipaturiko giro beroa, eta, ondorioz, urez bustia, behar bezala erretratatu du Joseba Parron San Sebastian argazkilariak.