Egiako jatetxe baten sukaldeak su hartu du
Gaur eguerdian sute bat gertatu da Egiako Mandasko Dukearen kaleko 6. zenbakian. Han dagoen jatetxearen sukaldeko estraktorearen motorrak su hartu du, eta ke dezente atera da establezimendutik. Ez da kalte pertsonalik izan, baina keak bizilagunak larritu ditu. Suhiltzaileen hainbat kamioi bertaratu dira sua itzaltzera.