Intxaurrondokoak garaile Intxaurrondo Zaharreko jaietako Maldapa giza proban
Intxaurrondo Zaharreko jaiak borobildu dituzte asteburuan, besteak beste, larunbat arratsaldeko Maldapa giza probarekin. Jai batzordeak Sarerekin elkarlanean antolatuta eta Etxera bidea gertu! lelopean, Intxaurrondoko talde bat Antiguako beste batekin lehiatu zen, 500 kiloko harria Lizardi kaleko aldapan gora azkarrago nork igoko. Aldapa jendez bete zen giza proba ikusteko, eta giro paregabea izan zen. Etxekoak izan ziren garaile, 2:34ko denbora eginda; Antiguakoek 2:50ekoa egin zuten.
Horrez gain, Intxaurrondoko Hartzak haurren taldeak ere bere harri propioa igo zuen, eta Bilindo tabernako taldeak LuSanfermin igo zuen. Era berean, Intxaurrondokoek auzo osoa lotuko duen autobus bat behar dutela aldarrikatzen jarraitzen dute, eta, horregatik, beste talde batek Intxaurbusa igo zuen.
Jarraian, Maldapa giza probaren bideoa eta irudi bilduma ikus ditzakezue: