K sariak jaso dituzten lau film proiektatuko dituzte Zinemaldian
Donostiako 70. Zinemaldiak 20211-2022ko denboraldian K sariak jaso dituzten lau film labur eskainiko ditu hilaren 19an Trueba zinema aretoetan, 19:00etan. Lau film hauek izango dira: Mouse (Noah Mauchly, 2021), Eggchild (Kevin Robic, 2021), Feeling Through (Doug Roland, 2019) eta Ama? (Leire Merino, 2021).
Donostiako Kresala Zineklubak sortu zituen K sariak iaz, Gipuzkoako beste hainbat zineklubekin elkarlanean, film laburren lurraldeko jaialdietako film onena saritzeko. Hain zuzen ere, Mouse Animadeba jaialdian saritu dute, Eggchild Zinetikan, Feeling Through Zeinu Hizkuntza Zinemaldian eta Ama? Huhezineman.