Ander Martinek meniskoa hautsi du
Sanseko jolakaria den Ander Martinek, ezker belauneko meniskoa hautsi zuen asteburuan Murtziaren aurka jokatutako neurketan. Jokalari donostiarrak joan den urtean egin zuen debuta lehen taldearekin, eta aurten entrenamendu askotan parte hartu du Imanol Alguacilen aginduetan. Martinek datorren asteko astelehenean izango du ebakuntza, Mikel Sanchez doktorearen eskutik, Sadiq Umar aurrelariari ebakuntza egin dion bera.
Ander Barrenetxea minduta
Realak ere Ander Barrenetxeak datorren egunetan banaka lan egingo duela azaldu du. Joan den urtean Barrenetxeak lesio larria izan zuen eta sendatze-prozesuaren barruan, azken asteetan deserosoago egon da, lesioaren konplexutasuna eta larritasuna direla eta. Realak adierazi du datorren ostiralean Lasse Lempainen doktorearekin egongo dela, eta egun, fisioterapiaren bidez tratatzen ari dela eta banaka lan egingo duela, kargak kudeatzeko eta gainbegiratzeko.