Atxilotu dute ustez autoarekin emakume bat harrapatu eta ihes egin zuen gizona
Pasa den ostiralean, auto batek emakume bat harrapatu zuen Poliklinaren inguruan, eta ihes egin zuen. Orain, udalak jakinarazi duenez, ustez autoa gidatzen zuen gizona atxilotu du Udaltzaingoak, hainbat lekukoren testigantzei esker. Atxilotua 25 eta 30 urte bitarteko gizon bat da, eta astearte arratsaldean atxilotu zuten, Miramongo zonan.
Udalak azaldu duenez, testigantzak jasotzeaz gain, Udaltzaingoak inguruko hainbat enpresaren kameratako irudiak ikuskatu ditu, eta ibilgailua eta gidaria identifikatu ahal izan ditu. Horrela, lanera zihoanean atxilotu zuten istripuaren ustezko egilea. Udaltzaingoaren polizia etxean dago orain gizona, eta epailearen esku geldituko da laster, honako delitu hau egotzita: istripuaren lekutik alde egitea, biktimari lesio larriak eragin ondoren.