Carlos Lekubek irabazi du Su Artifizialen VI. argazki lehiaketa
Carlos Lekube Alberdik aurkeztutako Izar arrosak (Estrellas rosadas) izeneko argazkiak irabazi du Donostiako Su Artifizialen VI. argazki lehiaketa. Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko kideek osatutako epaimahaiak, erabaki du saria Lekuberen lanari ematea, aurkeztutako argazki guztiek oinarrietan eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela aztertu eta egiaztatu ondoren. Saria 1.000 eurokoa da, eta 2023an egingo den Donostiako 58. Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketa iragarriko duen kartelaren irudia izango da.
Lehiaketara 32 lehiakideren 91 argazki aurkeztu ziren.