Esklerosiaren aurkako bazkari solidarioa egingo dute asteburuan Jolastokietan
Jolastokieta auzoan Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren (AEA) gaixotasuna ezagutarazteko paella jana solidarioa egingo dute igandean. Bildutako dirua Adela Gipuzkoa elkartearentzat izango da.
Plater bakoitzak bost euro balioko du eta, gainera, bazkarira bertaratzen direnek Hondarribiko Arroka Berri jatetxean dastatzeko menu baterako zozketa batean parte hartu ahal izango dute. Interesatuek bazkaltzeko lekuan bertan edo aldez aurretik erosi erosi ahal izango dituzte sarrerak, Joserra, Caballero eta Fefo tabernetan.
Goizean, gainera, haurrentzako jolasak izango dira txikienentzat, eta bideoak proiektatuko dira pantaila erraldoi batean, gaixotasuna eta Adelaren lana ezagutarazteko.