Doako bisita gidatuak egingo dituzte Polloeko hilerrian
Historiaz, artez eta bitxikeriez beteriko lekua da Donostiako Polloeko hilerria, eta herritarrek horiek ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu udalak. Ibilaldi kultural hauetan, 90 minutuz, hilobi misteriotsu, istorio ahaztu eta hiriko pertsonaia ezagunen historian murgiltzeko aukera izango du jendeak.
Polloeko hilerriak doan eskainiko dituen euskarazko ibilaldi hauek 2022ko irailetik abendura bitartean izango dira. Gaztelaniazko bisitak, berriz, 2023ko lehenengo seihilekoan egingo dira. Honakoak dira abendura arteko bisiten egunak eta ordutegiak: Irailak 17 (16:00), urriak 15 (11:00), azaroak 12 (11:00) eta abenduak 18 (16:00).
Aurretiazko izen ematea derrigorrezkoa izango da, eta hainbat modutara egin daiteke: Udaletxean, 09:00etatik 14:00etara bitarteko ordutegian, astelehenetik ostiralera; email bitartez (polloe@donostia.eus) edo telefonoz (943 48 35 40).