Donostiako Nazioarteko Emakumezkoen Tenis Openaren sarrerak salgai daude
Irailaren 25etik urriaren 2ra Donostiako Nazioarteko Tenis Opena izango da, Tenis Ondarreta udal instalazioetan, eta bertan, donostiarrek emakumezkoen tenisa ikusteko aukera izango dute. Aurtengo atalean 56 jokalarik parte hartuko dute, 25 herrialde desberdinetakoak. Horietatik 24k atariko fasea jokatuko dute eta gainontzeko 32ak koadro nagusian izango dira. Bestalde, 16 bikoteek binakako txapelketa batean parte hartuko dute. Aurten, gainera, parte-hartzaieentzat, 60.000€ko sari desberdinak izango dira. Neurketa ikusteko interesa dutenek sarrerak salgai dituzte jada, txapelketaren webgunean erosi daitezkeenak.