Euskarazko Zinemaldia aldarrikatu dute Kursaalean
Pantailak Euskaraz mugimenduak elkarretaratzea egin zuen ostiral arratsaldean, Kursaalaren aurrean, Zinemaldiaren inaugurazio gala baino ordubete lehenago. Pantailak Euskarazek Zinemaldiko emanaldien %10 soilik euskaraz, eleaniztunak edo euskarara azpidatzita izango direla salatu du. Gainera, Sail Ofizialean 109 emanaldietatik, ez da euskaraz edo euskarazko azpidatziekin bakar bat ere izango. Elkarretaratzean Pantailak euskaraz, gure eskubidea! leloa zuen pankarta bat eraman zuten, eta pantailak euskaraz aldarrikatzen zituzten oihuak entzun ziren.