Atzeratu egin dute Herrerako geltokiko lanen amaiera
Udaberrian ziren Herrerako tren geltokiko lanak amaitzekoak, baina hainbat atzerapen izan dituzte, eta Renfe erakundeak urte amaierarako edo 2023ko hasierarako amaitzea aurreikusten du orain, Noticias de Gipuzkoa hedabideak argitaratutako informazioaren arabera. Proiektuan hainbat aldaketa egin behar izan dituzte, besteak beste, geltokiaren sarrerako haritz handia ez botatzeko, herritar ugarik eta erakunde ekologista hainbatek eskatu zuten moduan.
Iazko otsailean hasi zituzten lanak, hamalau hilabeteko epearekin eta 2,2 milioi euroko aurrekontuarekin. Ordea, aipatu hedabideak argitaratutako informazioaren arabera, gainkostuak izango ditu proiektuak; ordea, Renfek oraindik ez du zehaztu zenbatekoak izango diren. Lanen helburua geltokiaren irisgarritasuna hobetzea da, besteak beste, nasen altuera 68 zentimetroko kota aktiboraino igoz eta nasen arteko komunikazioa bermatzeko bi igogailu jarriz.