Bergarako UNED zentroaren eskaintza aurkeztuko dute asteazkenean Donostian
Asteazkenean, hilaren 22an, Espainiako Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalak (UNED) Bergaran duen zentroaren 2022-2023ko ikasturterako eskaintza aurkeztuko dute Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, 19:00etan. Saioa irekia izango da, eta Iñaki Esparzak, zentroko zuzendariak, eta gradu guztietako koordinatzaileek gidatuko dute, baita bertaratutako guztien galderak erantzun ere.
Unibertsitate ikasketa ofizialen eskaitza zabala du UNED-ek, besteak beste, ingeniaritzak, zientziak, arkitektura, arteak, humanitateak, osasuna, gizarte zientziak eta zientzia juridikoak. Zehazki, 30 gradu, 21 gradu konbinatu, 81 master, 21 doktoretza programa, hamasei mikrogradu eta mikromaster bat dituzte. Horrez gain, berezko ikastaroak eta etengabeko prestakuntzaren arloko ikastaroak, online hizkuntza ikastaroak eta 25 eta 45 urte bitartekoak unibertsitatean sartzeko ikastaroa ere eskaintzen ditu. Aurrematrikula eta onarpen epea zabalik dago, zentroaren webgunean.