San Festo jai arrakastatsuak, hiru urteren ostean
Atzo bukatu ziren Loiolako Erriberako jaiak, pandemia osteko lehenak, eta auzotarrek jaiak ospatzeko gogoa zutela erakutsi dute. Aurten berrikuntza batzuk egon dira egitarauan, pandemiaren hiru urteren ostean, auzoko haur gehienak nerabe egin direlako, eta hortaz, jarduerak haientzat egokitu behar izan dituzte. Ostiraleko piknikean Oihan Vegak girotu zuen auzoa, eta jende asko ikusi zitekeen Loiolako Erriberako kaleetan, berandurarte, festaz gozatzen. Aurten, gainera, lehen aldiz gazteentzat Olinpiadak antolatu dituzte, eta kirol arloan, futbol partidak eta saskibaloi partidak ere, izan dira egitarauan. Bestetik, gainontzeko urteetako ohiko jarduerak ere izan dira aurtengo festetan: patata tortilla txapelketa, pintxo lehiaketa, xake txapelketa edo sahieski jatea.
Erribertxo Kultur Elkarteak hedabide honi helarazitako argazkiekin bilduma bat osatu dugu