300.000 euro bideratuko dituzte uren ustiapen eta saneamendu zerbitzurako material hidraulikorako
Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak onartu egin du hiriko uren ustiapen eta saneamendu zerbitzurako material hidraulikoa (hodiak, balbulak, erregistro tapak, hustubideak, sute ahoak eta ur harguneak) eskuratzea xede duen kontratazio espedientea. Horrez gain, kontratua arautuko duten administrazio klausula zehatzen eta preskripzio teknikoen agiria ere onartu du. 302.500 euroko aurrekontua bideratuko dute horretarako, urtean.