Dantza, antzerkia eta performancea izango dira nagusi Donostian, LABO jaialdiaren eskutik
LABO jaialdiaren laugarren edizioa urriaren 19tik 22ra bitartean egingo da, Donostiako hainbat gunetan. LABO proiektua 2017ko irailean jaio zen NODE konpainiaren eskutik. Espazio irekiak sortzea du helburu, proposamen eszeniko desberdinak antzeztu ahal izateko. Artistek, publikoak eta kultur eragileek “elkarri eskua emateko leku” gisa definitzen dute sortzaileek proiektua. Hiru multzotan banatzen da; LABO GO (sorkuntza-prozesuak), LABO UDA (udako programa) eta LABO XL (jaialdia).
Dantzagunea edo Atzegi bezalako ohiko kolaboratzaile finkatuez gain, zubiak sortu dituzte aurten Circula! (Dantzaren sektoreko profesionalen mugikortasuna errazten duen estatuko programa) edo Caceresko DZM dantza jaialdiarekin. Ohiko espazio eszenikoei beste berri batzuk gehitu dizkiete, gainera: Convent Gardeneko La Criptaren itzulera (lehenengo urtean bezala) eta Victoria Eugenia Club. Gainera, lanerako espazio berriak gehitu dituzte LABOra aurten: Tabakalerako dantzarako Platoa eta Sortzaileen Gunea.
Guztira hamazazpi dantza eta performance ikuskizun izango dira ikusgai (tokiko eta estatuko konpainiak), pieza birtual bat, bi lantegi, liburu-aurkezpen bat, bi topaketa profesional, eta baita DJ sesio bat ere. Horrez gain, estatu mailako lau estreinaldi absolutu izango dira.
Abonoak eta sarrerak salgai daude dagoeneko eta bestelako ekintzaileentzat izan-emateak zabalik daude.
Hona hemen egitarau guztia:
Asteazkena 19:
12:00 Inaugurazio ekitaldia
12:30 Oihana Vesga Altzoan altzoan esaten dit
13:00 Doos Colectivo WITHIN
18:00 Andoni Mutiloa Sex sua
19:00 Pazypaula Instrucciones para no aburrirse
21:00 BAALGINOIDE (Circula! eta ADDE-ren laguntzarekin)
Osteguna 20:
10:00 BAAL Mugimendu lantegia
11:00 Bileratxoak Artistaren txokoa
17:30 InPut Play
18:30 Bagara Kolektiboa I[n]tera[k]zio
20:00 Julio Ruiz VENDEHUMO
21:00 Alessandra Garcia Los idiomas (estreinaldia)
Ostirala 21:
11:00 Juan Gomez Aleman Performando la Historia del Arte hitzaldia (Gipuzkoako Dantzagunearen laguntzarekin)
11:00 Bileratxoak Artistaren txokoa
17:30 Alejandra Balboa Vertebrata (DZM jaialdiaren laguntzarekin)
18:30 Melena Androide MIAU, MIAU, MIAU
20:00 Jone Amezaga / Manu Gaigne Remedios vals (estreinaldia)
21:00 Dani Hernandez / Derek Van Bulcke / Emilio Manzano La grieta
Larunbata 22
10:00 EDADEI 4 Dantza, Arte Dramatikoa, Hezkuntza eta Ikerketa 4. Topaketa
12:00 Andrea Martinez MIAU, MIAU, MIAU liburuaren aurkezpena
17:30 Wettribute Apollo
17:45 Wettribute Charlotte Grapes
18:30 Alvaro Murillo Flamenco futuro (estreinaldia)
20:00 Rev Silver / Satanasa Naga (estreinaldia)
20:30 Amaierako ekitaldia + afari-merienda
21:00 La Dani La Dani
22:30 Landerground DJ