Loiolako Erriberako sexu erasoa salatu du udalak
14 urteko neska batek salatu du larunbat goizaldean adin txikiko mutil batek bortxatu egin zuela Loiolako Erriberan, eta erasoa salatzeko elkarretaratzea egin dute Donostiako Udaleko talde politiko guztietako ordezkariek Alderdi Ederren, Gipuzkoako Foru Aldundiko hainbat ordezkarirekin batera. Eneko Goia alkateak “zuhurtziaz” jokatzera deitu du, “kasu honetan bereziki, adin txikikoak direlako”. Horrela ere, nabarmendu du udalbatza osoak “erabat gaitzesten” duela erasoa.
Elkarretaratzea, asteazkenean
Donostiako Itaiak, emakume sozialisten antolakundeak, elkarretaratzera deitu du eraso hau sakatzeko. Asteazkena, hilak 21, izango da, 19:30ean bulebarrean, “jai giroan ematen den indarkeria matxistaren areagotze eta normalizazioaren aurrean, eta erasotuari elkartasuna adierazteko”.