EAJk Eneko Goiari proposatu dio berriz ere alkategai izateko
Datorren urteko udal hauteskundeei begira, Donostiako alderdiak mugitzen hasi dira euren alkategaiak eta hautagaitzak zehazteko. Gaur egun, udal gobernuko buru den EAJ zen horren inguruko informaziorik aurreratu ez zuenetako bat. Dena dela, Diario Vasco egunkariak jakinarazi duenez, EAJk Eneko Goiari proposatu dio hirugarrenez Donostiako alkategai izateko.
Joseba Egibar Gipuzkoa Buru Batzarreko presidentea izan da Goiari proposamena luzatu diona. Horrez gain, Egibarrek aurreratu du Gipuzkoako Foru Aldundirako hautagaia “ziurrenik” emakumezkoa izango dela.