Zinemaldian hiru sari jaso ditu Mikel Gurrea donostiarrak 'Suro' filmagatik
Hainbat sari aurreratu ditu Zinemaldiak gaur gaueko galaren aurretik. Eta Mikel Gurrearentzat dira (Donostia, 1985) horietatik hiru, Suro pelikulagatik.
Euskal Zinemaren Irizar Saria eta Zinema Kritikarien Nazioarteko Federazioko kideek ematen duten FIPRESCI Saria eraman du Suro-k. Euskal Gidoigileen Elkartearen Saria ere Suro-rentzat dira, Mikel Gurrea eta Franciso Kosterlitzentzat, hain zuzen.
Suro proiektua, Gurrearen lehen film luzea, da Ikusmira Berriak proiekturako hautatu zuten 2016an. Zinemaldian estreinatu da eta kritika eta publikoaren aldetik txaloak jaso ditu.