Aitor Zabaletaren irudiari eraso egin diote Aratz mendian
Aitor Zabaletaren omenez Aratz mendian (Araba) dagoen irudiari eraso egin dio norbaitek, Sare Antifaxistak salatu duenez. @GotzonAr Twitter sare sozialeko erabiltzaileak eman du erasoaren berri, eta Sare Antifaxistaz gain, Bultzada Txuri Urdina animazio taldeak eta ultraeskuinaren inguruan aditua den Miquel Ramos kazetariak ere salatu dute erasoa, baita zale txuri-urdin eta herritar askok ere.
Halaber, Sare Antifaxistak gogorarazi du Zabaletaren izena daraman Ibaetako plazako irudiari ere eraso egin ziotela 2019an, eta salatu du Donostiako Udalak oraindik ez duela konpondu.
Aitor Zabaleta gogoan, Aizkorrirako bidean: pic.twitter.com/rcIZvXyRxa
— Gotzon (@GotzonAr) September 26, 2022
Gezurra badirudi ere Aitor Zabaletaren omenez Aratz mendian jarritako irudia erasotua izan da.
— Bultzada TxuriUrdina (@BultzadaTX) September 26, 2022
ATZO ETA GAURKO FAXISMOAREN KONTRA! AITOR ZABALETA BETI GOGOAN!! pic.twitter.com/YZtrhnZbFa
Atacada la imagen de Aitor Zabaleta en el monte Aratz. Aitor fue asesinado por neonazis en Madrid en 1998. https://t.co/YTcthAepHN pic.twitter.com/HrlNs7DTRr
— Miquel Ramos (@Miquel_R) September 26, 2022
24 urte beteko dira
Duela ia 24 urte, 1998ko abenduaren 8an, Atletico Madrileko zale faxista batek, Ricardo Guerrak, Aitor Zabaleta (Donostia, 1970 – Madril, 1998) hil zuen, labankadaz. Zabaleta Atletico Madrilen eta Realaren arteko UEFA kopako kanporaketako neurketa ikustera joan zen Madrilera, eta Vicente Calderon estadioaren kanpoaldean, ultraeskuindar batzuk oldartu egin zitzaizkion donostiarrari. Oldarraldian, Guerrak labankadaz hil zuen Zabaleta. Faxista hamazazpi urteko espetxealdira kondenatu zuten hilketarengatik, baina 2006an, erailketatik zortzi urtera, hirugarren gradua aplikatu zioten. Ordea, 2018an berriz atxilotu zuten, Belgikan, Atletico Madrileko beste hainbat zalerekin batera agur faxista egiteagatik.
Anoeta estadioaren kanpoaldean Zabaletaren omenezko monolito bat dago, eta, urtero, Zabaletaren omenezko ekitaldia egiten dute, abenduaren 8an. Gainera, estadioko animazio harmailak haren izena darama. 2018an, hilketatik hogei urte bete zirenean, hedabide honek erreportaje zabala argitaratu zuen gaiaren inguruan.