'Leihoei begira Donostian' erakusketa, Txirain elkartean ikusgai
Antiguako Txirain elkarteak Leihoei begira Donostian erakusketa jarri du ikusgai, Miguel Angel Elkoroberezibar elkarteko bazkideak egindako argazkiek osatutakoa. “Kalean goazela, burua altxatzeko eta begirada leihoei eta leihoen inguruari luzatzeko proposamena egiten digu egileak, normalean oharkabean pasatzen zaizkigun eraikinei erreparatuz”, azaldu du elkarteak. Erakusketa abendura arte egongo da ikusgai, eta elkartean ez ezik, argazkiak Elkoroberezibarren webgunean ere ikus daitezke, Xubi.eus-en.