Sexualitateari buruzko belaunaldien arteko tailerrak antolatu dituzte
Belaunaldi desberdinen arteko komunikazio eza eta tabu ugarien aurrean, trukerako eta ikaskuntzarako espazioak eskainiko dituzte sexualitateari buruzko Mimosa tailerrek. Proiektua Lucia Gorostidi, Eneka Iribarren, Paula Ansa eta Sara Astier ekintzaileek bultzatu dute, eta izen emateko epea zabalik dago urriaren 14ra arte, mimosa.sexologia@gmail.com helbidera idatzita.
Donostia Gazteriaren Martx Up! ekimenaren barruan antolatu dituzte tailerrek hauek, zeinak Donostiako 18 eta 30 urte bitarteko gazteen ideiak, erronkak eta proiektuak bultzatu eta abian jartzen dituen. Kasu honetan, proiektuak belaunaldien arteko izaera du, eta Gizarte Ekintzailera Sailaren Plus 55 programaren lankidetza ere badu.
Mimosa tailerren helburua ezagutza-, esperientzia- eta kezka-trukea sustatzea izango da, baita belaunaldi guztien puntu komunak ikusaraztea eta aurreiritziak eta estereotipoak hausten laguntzea ere.
Tailerrak urriaren 22an, azaroaren 5ean eta azaroaren 26an izango dira, Jatorra espazioan (Larramendi kalea, 14).