Dantzan bilaka jaialdia egingo dute asteburuan Tabakaleran
Tabakalerak Dantzan bilaka jaialdia hartuko du urriaren 7an, 8an eta 9an, eta bertan sorkuntza koreografikoko lanak aurkeztuko dituzte hainbat formatutan.
Hamaseigarren aldi honetan Leire Amonarrizek, Iratxe Bilbaok, Amaia Cabero-Saizarrek, Victor Fernandezek, Atic H. Debak, Qabalumek eta Torak urtean zehar garatu dituzten prozesu artistikoak erakutsiko dituzte.
Gainera, Jaime Conde-Salazar s.u.s-en eskutik, tailer ireki bat egingo da hiru egunetan, jarduera paralelo gisa (aldez aurretik izena emanda).
Dantzan Bilaka, koreografiaren arloko sortzaile hasiberrien prozesu artistikoei laguntzeko programa, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eta Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartearen (ADDE) arteko lankidetzaren emaitza da.
Erakustaldietarako sarrera librea izango da, eta tailerraren truke 15 euro ordaindu beharko dira.
Hona hemen egitaraua osorik:
Urriak 7, ostirala
16:30 Tailerra: Praktika espiritualak I. (Jaime Conde-Salazar s.u.s.)
19:45 Aurkezpena: La fragilidad de mi pene (Atich H. Deba)
20:30 Aurkezpena: Lurra jo hondarra ukitu (Amaia Cabero-Saizar)
Urriak 8, larunbata
12:00 Tailerra: Praktika espiritualak I. (Jaime Conde-Salazar s.u.s.)
16:30 Aurkezpena: Mientras me aguante el aire (Iratxe Bilbao)
19:45 Aurkezpena: Nada se rompera asi. Relatos para construir una nueva fe. (Tora)
20:30 Aurkezpena: Triade (Victor Fernandez)
Urriak 9, igandea
12:00 Tailerra: Praktika espiritualak I. (Jaime Conde-Salazar s.u.s.)
17:30 Aurkezpena: Hizkidantza (Leire Amonarriz)
18:30 Aurkezpena: La medida que nos ha de dividir (Qabalum)