Donostiako enarak ezagutzeko hitzaldia eta irteerak antolatu dituzte
Donostiako enarak ezagutzeko aukera izango da urriaren 4tik 15era, Aranzadi zientzia elkartearen eta Donostiako Udalaren arteko lankidetzari esker. Espezie desberdinak ezagutu, haien habiak behatu eta babesteko arrazoiak ikasteko balioko du egitasmo honek.
Urriaren 4ean, Zatoz Donostiako enarak ezagutzera hitzaldia eskainiko dute Lugaritz kultur etxean, 19:00etatik 20:00etara. Urriaren 8an, 10:00etatik 11:30era, irteera egingo dute Antiguan zehar enarak behartzeko. Bigarren irteera Altzan izango da, urriaren 15ean, ordu berean.
Izen ematea doakoa da, eta 943-46 61 42 telefonora deituta edo www.bibe.me/ekitaldiak-aranzadi webgunearen bitartez egin daiteke.