Iraqueerle taldea sortu dute
Donostialdea eta inguruetako EHGAMen ekimenez, LGTBIQ+ gaiei buruzko liburuak irakurri eta hauen inguruko solasaldiak egiteko talde bat jarriko dute martxan: Iraqueerle taldea. Hilabetean behin elkartuko dira, eta irakurriko dituzten liburuak euskaraz nahiz gaztelaniaz argitaratuak dira. Solasaldiak, ordea, euskaraz izango dira.
Iraqueerle taldea abian jarri eta aurkezpena egiteko poesia errezitaldia egingo dute urriaren 11n. Oihana Arana, Maialen Berasategi Catalan, Eva Perez-Pons eta Leire Vargas poetak ariko dira euren testuak irakurtzen.
Hau izango da ikasturte honetako egutegia:
Azaroak 8: Noiz bukatzen da armairua? (Egoitz Arbiol eta Ibai Fresnedo)
Abenduak 13: El feminismo queer es para todo el mundo (Gracia Trujillo)
Urtarrilak 10: ¿Por qué ser feliz si puedes ser normal? (Jeannette Winterson)
Otsailak 14: La política de todes. Feminismo, teoría queer y marxismo en la intersección (Holly Lewis)
Martxoak 14: El arte queer del fracaso (Jack Halberstam)
Apirilak 18: Borrokalari transgeneroak (Leslie Feinberg)
Maiatzak 9: Por una política a caraperro (Paco Vidarte)
Ekaina: Antzinako berri-berriak (Kae Tempest)
Gaiaren inguruan interesa duen edozein pertsonarentzat zabalik daude saioak. Egiako Teila Fabrikan egingo dira, asteartez, 18:30ean. Parte hartu nahi izanez gero, iraqueerle.ehgam@ni.eus helbidera idatzi behar da.